Pribatutasun politika
1. ERABILTZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA
GRUP FORT LOGISTIC SL, aurrerantzean ARDURADUNA, da Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna, eta jakinarazten du datuok 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudian (GDPR) ezarritakoarekin bat etorriz tratatuko direla, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu hauen zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena. Hala, tratamenduari buruzko informazio hau jakinarazten da:
Tratamenduaren xedea: Erabiltzailearekin merkataritza-harremana mantentzea. Tratamenduarekin lotuta, jarduera hauek egingo dira:
• Publizitate mezuak bidali posta elektroniko, fax, SMS, MMS, komunitate sozial edo merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko balio duten bestelako bitarteko elektroniko zein fisikoren bitartez, orain daudenak nahiz etorkizunean agertzen direnak. Jakinarazpen hauek ARDURADUNAK egingo ditu bere produktu eta zerbitzuei lotuta, edota berarekin sustapen hitzarmena sinatu duten kolaboratzaile edo hornitzaileek. Kasu horretan, hirugarrenek ez dute sarbidea izango datu pertsonaletara.
• Azterketa estatistikoak egin. Erabiltzaileak gurekin harremanetan jartzeko dituen bideetatik egindako eskaerak edo eskabideak bideratu.
Datuak gordetzeko irizpideak: datuak gordeko dira tratamenduaren xedeak mantentzeko elkarrekiko interesa dagoen bitartean. Xede horietarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu egingo dira, segurtasun-neurri egokiak hartuta, datuen pseudonimizazioa edo guztiz suntsitu direla bermatzeko.
Datuen komunikazioa: Ez zaie daturik emango hirugarrenei, legeak hala eskatzen duenean izan ezik.
Erabiltzailearen eskubideak:
• Edozein momentutan baimena kentzeko eskubidea.
• Datuak atzitzeko, zuzentzeko, transferitzeko eta ezerezteko, eta datuen tratamendua mugatzeko edo horri aurka egiteko eskubideak.
• Kontrol-agintaritzari (aepd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, tratamenduak indarrean dagoen araudia betetzen ez duela uste bada.
• Harremanetarako datuak, eskubideak baliatzeko: Helbidea: GRUP FORT LOGISTIC SL. Pol. Ind. Sud, Sector P3, carrer Torrassa, Nave 7 08440, Cardedeu (BARTZELONA). Helbide elektronikoa: rgpd@kibuc.com
2. ERABILTZAILEAK EMANDAKO INFORMAZIOAREN NAHITAEZKO EDO HAUTAZKO IZAERA
Erabiltzaileak, harremanetan jartzeko inprimakian edo deskargatutako inprimakietan dagozkion laukitxoei marka jartzean eta izartxoa (*) duten eremuetan eskatzen diren datuak ematean, berariaz eta libreki onartzen dute beren datuak ezinbestekoak direla zerbitzu-emaileak bere eskaerari erantzuteko; gainerako eremuetako datuak hautazkoak dira. Erabiltzaileak ziurtatzen du ARDURADUNARI emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta bere ardura izango da daturik aldatuz gero arduradunari jakinaraztea.
ARDURADUNAK berariaz jakinarazten eta bermatzen die erabiltzaileei ez dizkiela beren datu pertsonalak hirugarrenei lagako, eta, halako lagapenik egiteko aukera egongo balitz, baimena eskatuko zaiela aurretiaz Erabiltzaileei. Webgunearen bidez eskatutako datu guztiak derrigorrezkoak dira, ezinbestekoak baitira Erabiltzaileari zerbitzu egokia emateko. Datu guztiak eman ezean, baliteke emandako informazioa eta zerbitzuak Erabiltzailearen beharretara guztiz ez egokitzea.
3. SEGURTASUN NEURRIAK
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden araudiei jarraikiz, ARDURADUNAK GDPR araudiko xedapen guztiak betetzen ditu bere ardurapean dituen datu pertsonalen tratamendurako, bai eta GDPR araudiko 5. artikuluan jasotako printzipioak ere. Hau da, datuen tratamendua legezkoa, fidela eta gardena da, interesdunari dagokionez, eta egokiak, beharrezkoak eta ezinbestekoaren neurrira mugatuak izango dira, haien tratamenduaren helburuen arabera.
ARDURADUNAK ziurtatzen du politika egokiak ezarri dituela, teknikoak eta antolakuntzakoak, GDPR araudian xedatutako segurtasun neurriak aplikatzeko, Erabiltzaileen eskubide eta askatasunak babeste aldera, eta beharrezko informazioa helarazi die eskubide horiek baliatu ahal izateko.
Cookie-en gidalerroak
1. COOKIE-EI BURUZKO INFORMAZIOA
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legearen (LSSICE) aldaketa indarrean sartu zenetik, 13/2012 Errege Dekretuaren bidez, erabiltzaileak berariazko baimena eman behar du cookie-ak erabiltzen dituen webgune batean nabigatzen ari baino lehen.
2. ZER DIRA COOKIE-AK?
Cookie-ak eta antzeko teknologiak, hala nola, local shared objects, flash cookie-ak edo pixelak, Web zerbitzariek bisitariei buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dituzten tresnak dira, eta webguneak egoki funtzionatzeko ere balio dute.
Tresna horiei esker, Web zerbitzariak erabiltzailearen datu batzuk gogoratzen ditu, hala nola, zerbitzari horretako orrialdeak bistaratzeko lehentasunak, izena eta pasahitza, gehien interesatu zaizkion produktuak, eta abar.
3. ARAUDIAK ERAGINDAKO COOKIE-AK ETA SALBUETSITAKO COOKIE-AK
EBko zuzentarauaren arabera, erabiltzailearen berariazko baimena behar dute analisirako cookie-ek eta publizitate edo afiliatuen cookie-ek; salbuetsita daude, beraz, izaera teknikoa dutenak eta webguneak behar bezala funtzionatzeko eta erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzuak emateko behar direnak.
4. ZER NOLAKO COOKIE MOTAK DAUDE?
Cookie-ak bost talde nagusitan sailkatzen dira:
• Analisirako cookie-ak: webgunea nola erabiltzen den jakiteko informazioa biltzen dute.
• Cookie sozialak: kanpoko sare sozialetarako behar dira.
• Afiliatuen cookie-ak: webgunearekin afiliazio-kontratua daukaten webguneetatik (afiliazio-enpresak) datozen bisiten jarraipena egiteko aukera ematen dute.
• Publizitaterako edo portaera cookie-ak: erabiltzailearen lehentasunei eta hautaketa pertsonalei buruzko informazioa (retargeting) biltzen dute.